2014/12/22

HISTORIAURREA

Hiruhilabete honetan 4.mailako ikasleok historiaurrearen inguruan ibili gara lanean. Lehenik eta behin, esan behar gustura aritu garela, gaia asko gustatu zaigula eta asko ikasi dugula. Jakina da hiruhilabete hasieran Sastarrainera egin genuen txangoa, gaiaren abiapuntua izan zela. Sakonago aztertzeko asmoz,  gizakiak izan duen bilakaera lantzeko taldeak egin genituen: Cromagnon , Suaren aurkikuntza , Neanderthal, Paleolitoko animaliak , Homo- Habilis , Australophitecus , Homo-Erectus . Ondoren, tokatutako gaiaren inguruko informazioa eskaini ziguten, informazio ugari. Guk informazio egokia aukeratu beharra genuen, horretarako, lehendabizi pentsatu beharra geneukan zer idatzi nahi genuen. Testua behin eta berriz irakurri ondoren, informazio esanguratsuena azpimarratu eta paperean idatzi genuen. Andereñoekin zuzendu ostean, garbira pasa eta hormairudiak osatzen hasi ginen. Eta informazioa ulertzen laguntzeko, koloreetako argazki dotoreez baliatu ginen. Hona hemen argazki batzuk taldeko lana egiten:



No hay comentarios:

Publicar un comentario