2014/12/22

HISTORIAURREA

Hiruhilabete honetan 4.mailako ikasleok historiaurrearen inguruan ibili gara lanean. Lehenik eta behin, esan behar gustura aritu garela, gaia asko gustatu zaigula eta asko ikasi dugula. Jakina da hiruhilabete hasieran Sastarrainera egin genuen txangoa, gaiaren abiapuntua izan zela. Sakonago aztertzeko asmoz,  gizakiak izan duen bilakaera lantzeko taldeak egin genituen: Cromagnon , Suaren aurkikuntza , Neanderthal, Paleolitoko animaliak , Homo- Habilis , Australophitecus , Homo-Erectus . Ondoren, tokatutako gaiaren inguruko informazioa eskaini ziguten, informazio ugari. Guk informazio egokia aukeratu beharra genuen, horretarako, lehendabizi pentsatu beharra geneukan zer idatzi nahi genuen. Testua behin eta berriz irakurri ondoren, informazio esanguratsuena azpimarratu eta paperean idatzi genuen. Andereñoekin zuzendu ostean, garbira pasa eta hormairudiak osatzen hasi ginen. Eta informazioa ulertzen laguntzeko, koloreetako argazki dotoreez baliatu ginen. Hona hemen argazki batzuk taldeko lana egiten:



HISTORIAURREA

Ondoren, aurkezpenak prestatu eta behin eta berriro entsegatu ondoren gelakoen aurrean aurkeztu genituen lanak. Gustura egon ginen bai gure azalpena ematean eta besteena entzutean ere bai.


 




HISTORIAURREA

Aurkezpenak ondo atera ziren eta 3.mailakoak gonbidatu genituen gure geletara aurkezpenak entzun zitzaten. Asko gustatuko zitzaiela pentsatu genuen.




HISTORIAURREA

Begira zer nolako apaingarriak egin ditugun. Kollareak egin genituen. Oso politak atera ziren, moldeak egin, labean sartu, margotu eta sokak jarri. Ariketa bikainak plastika arloa ere lantzeko!!



HISTORIAURREA

Ikusi zein politak geratu diren gure gelak!!!